Politika -

Idazkari nagusi berria

Euskadiko Ahal Duguk EH Bilduren eta PSEren babesa nahi du 'ofentsiba' sozialerako

Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusi berriak adierazi du primarioen ostean "orain hilabete batzuk baino indartuagoa" irten dela alderdia.

Martinez: 'EH Bilduren eta sozialistean lehentasunak ikusi behar dira'

0:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusi berriak igande honetan esan du kargua hartuta aurrera eraman nahi duen lehen jardun politikoa erakundeetan "ofentsiba soziala" indartzea izango dela. Horretarako, EH Bilduren eta PSE-EEren babesa bilatuko du, agerian uzteko "beste politika batzuk egin daitezkeela eta EAJrenak eta PPrenak baino hobeak" direla.

Euskadiko Ahal Duguren Hiritar Batzorde Autonomikoa osatu ostean prentsaurrekoa eskaini du Martinezek Gasteizen. Bertan, batzorde hori osatzen duten kideak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie "Euskadiko Ahal Duguren proiektu eta erronketan elkarrekin lan egiteko" konpromisoagatik.

Martinezek adierazi duenez, "aldaketa politikoa eta eraldaketa sozialak nahi dituen euskal gizartearen gehiengoarentzat baliagarri" izateko proiektu partekatu baten alde lan egitea da premisa. Alderdia indartuta atera da primarioetatik, Martinezen hitzetan, eta "euskal herritarrentzat baliagarri izatea" da helburu politikoa da. Euskadiko Ahal Duguko buru berriaren iritziz, gauzak aldatu daitezke, "berehala"; "erakundeek eta gobernuak oraingoetatik erabat ezberdinak diren gauzak egin ditzakete, alderdi progresistek elkarrekin lan egiten badute", gaineratu du. "Gure ekimen guztiak beste alderdiekin negoziatu eta landuko ditugu", berretsi du Martinezek. "Gehiengo soziala erakundeetan entzun behar da, eta gehiago itxaron gabe", gaineratu du.

Martinezek adierazi du proposamen honen aurrean ikusgai egongo dela nola jarduten duten EH Bilduk eta PSE-EEk. "Ikusiko dugu maila soziala edo lurraldetasuna lehenesten duten", esan du. "Ikusiko dugu herritarrekin hartutako konpromisoei lehentasuna eman ala eskuinarekin akordioak lortzen dituzten", gaineratu du. "Ikusiko dugu ofentsiba sozial honekin bat egiten duten ala ez", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak bideoak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Lander Martinez Hierro