Politika -
Ekitaldia
Alfonso Alonsok ‘Euskadin haustura biderik ez sortzea’ eskatu du
Bestalde, osteguneko Kataluniako hauteskundeetan, ‘orain arte izan den haustura horren aurrean Espainiaren batasuna berpizteko aukera on bat egon daitekeela’ adierazi du.
Agentzia | Erredakzioa
Euskadiko PPko presidentea den Alfonso Alonsok, asteazken honetan egingo den autogobernu lantaldean ‘Euskadin haustura biderik ez sortzea’ eskatu du. Beste alde batetik, ‘Euskadiren lasaitasunaren eta orekaren alde lan egitea’ azaldu da.
Adierazpen hauek Gipuzkoako PP-ko Belaunaldi Berrien Kongresuan egin ditu. Bertan Alex Saenz Muriel aukeratu dute presidente berri eta Borja Semper, gipuzkoako ‘popularren’ presidentea, kongresuan izan da.
Partidu Popularrak Euskadin duen ‘erabakitzeko indarra’ eta ‘aldaketaren bidean egiten dituen proposaketa interesgarriak’ goraipatu ditu Alonsok.
Kataluniako hauteskundeen inguruan baikor agertu da presidentea. Bere aburuz, 'Kataluniako herriak bizikidetzara bueltatzeko aukera eder bat' dela azpimarratu du. Gainera, Gobernu Zentralak aplikatutako 155 artikuluaren alde azaldu da.
Bestetik, Alfonso Alonso jeltzaleekin kritiko agertu da bere ustez Euskadin ‘botere guztia okupatu’ dutelako eta bitartean popularrak ‘blokeatuta’ utzi dituztela salatu du. ‘Urkullu lehendakariak duen pasibotasun hori zuzendu beharra dago’.
Bukatzeko, PP-k 2018ko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen alde egingo duela adierazi du Alonsok, jomuga bezala 'hezkuntzako erreformak' eta 'gizarte laguntzetan dauden iruzurren amaiera' hartuz.
POPULISMOAREN ETA INDEPENTZIAREN ‘AMAITU’
Borja Semperrek bere diskurtsoa ‘Podemos bezalako partiduek egiten duten populismoaren aurkakotasunean’ zentratu du eta ‘erlijio berritzat hartzen den independentismoa’ gogor kritikatu du.