Politika -

"Nortasuna da etorkizuna"

Ibarretxe: 'Demokrazia eza aldaketarik ezin dela egon inokulatzea da'

Doktorego-tesian defendatutako zenbait ideia errepikatu ditu Juan Jose Ibarretxek Kuursal Jauregian emandako hitzaldi batean; besteak beste, marko berri bat eta erabakitzeko eskubidea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzetan, "etxeko gauzek mundua mugiarazten dute; nortasuna da etorkizuna"; ildo horretan, egungo gizartean demokrazia eza "gizarteari politikan edo ekonomian gauzak ezin direla aldatu inokulatzea da".

Donostiako Kuursal Jauregian 600 lagunen aurrean ''Urriak 25... etorkizuna eraikitzen'' hitzaldia eman du Ibarretxek; aurretik, Donostian ere, bere doktorego-tesia aurkeztu du EHUn.

Markel Olano Gipuzkoa foru aldun nagusiak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako hainbat kargu ohi bildu ditu; besteak beste, Miren Azkarate edo Gabriel Inclan. Bertan, Xabier Arzallus EAJko presidente ohia, Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea, Pedro Miguel Etxenike zientzilaria, Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea, Martin Beramendi Hamaikabateko gidaria eta Andoni Ortuzar BBBko presidentea egon dira ere. Era berean, Ibarretxe laguntzen bere senideak izan dira.

Auretik, ''Printzio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapen jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak'' izenburupean bere doktorego-tesia defendatu du Juan Jose Ibarretxe lehendakaria EHUn. Bertan, EAErentzat autogobernu marko berria eskatu du, Gernikako Estatutua "agortuta dagoelako".

Era berean, bere etorkizuna erabakitzeko gizartearen eskubidea aintzakotzat hartzea nahiko luke Ibarretxe, eta hori lortzeko "ituna eta negoziazioa" beharko direla azpimarratu du. Hori da "gatazka politikoaren irtenbidearen giltza".

EHUn, Donostiako Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, defendatu du Ibarretxek bere doktorego-tesia senideen eta alderdikideen aurrean, besteak beste, Iñigo Urkullu EBBko presidentearen aurrean.

"Gizartearen gaurko krisiak sistema juridiko, politiko, ekonomiko, soziologiko, ekologiko eta kulturalari eragiten die", adierazi du, eta horiek konpontzeko "globalizazioan baino gehiago maila lokalean" egin behar dela lan.

1998 eta 2008 urteen artean izandako aldaketak aztertu ditu Ibarretxe lehendakariak eta arazoak konpontzeko eredu teorikoaren oinarriak ezarri ditu.

Haren ustez, irizpide etikoa eta demokratikoa eta giza garapen jasangarria ezinbestekoak dira biharko eguneko euskal gizartea eraikitzeko, baita ETAren bukaera ere. Espainiako Alderdien Legea ere gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea