Politika -
Gernikako sinatzaileak
"Bakea lortzeko Poliziarik gabeko egoera behar dugu"
Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, asteazken arratsalderako.
Erredakzioa
Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratzeak deitu dituzte asteazkenerako. Iruñean 19:00etatik aurrera egingo dute bilkura Udaletxe plazan, eta Bilbon Arriagan, Gasteizen Andre Mari Zurian eta Donostian Bulebarrean 19:30etik aurrera.
Aski da! Bakebidean aterabide demokratikoak orain! lelopean egingo dituzte elkarrataratzeak. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Poliziak joan den astean egindako operazioa salatu dute Euskal Herriko hainbat eragilek, besteak beste, EA, Aralar, ezker abertzalea eta Alternatiba.
Operazio hori "arrazoi ideologikoengatik euskal gazte ugariren aurkako jazarpena" dela azaldu dute, eta operazio hori "indarkeriarik gabeko eskenatoki politiko berri baten alde lanean ari direnean iritsi dela" gaineratu dute.
"Bakea eta konponbide demokratikoa" lortzeko, "indarkeriarik gabeko egoera behar dugu, polizia operaziorik gabeko egoera nahi dugu", esan dute.