Politika -
Mugimenduak ezker abertzalean
ETAri lau urteko 'berrogeialdia' jartzea eskatu du Basagoitik
Beste lau urtez erakundeetatik kanpo jarraitzen badu eta ondoren bide politikoen aldeko apustuari eusten badio, ezker abertzalea "sinesgarriagoa" izango dela argudiatu du EAEko PPko presidenteak.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak adierazi du beharrezkoa dela ETA "berrogeialdian" jartzea, "terroristek" Estatu Demokratikoaren alde egin nahi dutela egiaztatzeko.
Vanity Fair aldizkariak antolatutako gosari informatibo batean, ETA erakundeetan egotea galaraztea eskatu dio Gobernuari, horrela baino ez baitute amaituko erakunde terroristarekin.
Hurrengo urteko foru eta udal hauteskundeei begira, ohartarazi egin du ezker abertzalea ez dela aurkeztu behar: "Nahiz eta ETAk esan askok eskatzen diotena, ETA ez da hauteskundeetan aurkeztu behar, berrogeialdian egon beharko duelako".
Horren ildotik, beste lau urtez erakundeetatik kanpo jarraitzen badu eta ondoren bide politikoen aldeko apustuari eusten badio, ezker abertzalea "sinesgarriagoa" izango dela argudiatu du.