Politika -

Mugimenduak ezker abertzalean

Aznar: 'Batasuna legeztatzeak gure porrota ekarriko luke'

Batasunak "hizkera likatsua" eta "hitz-joko barregarriak" erabiltzen dituela esan du Aznarrek. Bere ustez, Batasunako kideak ETAko "pistolariak" bezain "erantzule" dira egindako atentatuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiaren ustez, Batasuna legeztatzeak "gure porrota ekarriko luke". "Zitalkeriaz eta sufrimenduz beteriko hamarkaden aurrean begiak ixtea suposatuko luke", gaineratu du Aznarrek.

Aznarren hitzetan, ETA bukatzeko, erakunde terrorista desegin behar da eta "jarduera terroristaren bermea dakarten guztiak garaitu behar ditugu".

Batasunak "hizkera likatsua" eta "hitz-joko barregarriak" erabiltzen dituela esan du presidente ohiak. Bere ustez, Batasuneko kideak ETAko "pistolariak" bezain "erantzule" dira egindako atentatuetan. Beraz, ezker abertzalea "joko demokratikoan sartzea ezinezkoa litzateke".

"Hori gertatzekotan, sufrimenduz beteriko hainbat hamarkadaren aurrean begiak itxiko ditugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea