Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar: 'Batasunaren pausoa ez du borondateak sortu, beharrak baizik'

EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentearen esanetan, sozialistekin adostutako trasferentzien egutegia betetzen ez bada, bere alderdiak Gobernuari eman beharreko babesa kenduko dio.

Ortuzarrek lasaitasuna eta zuhurtzia eskatu die politikariei. Argazkia: EITB.
Ortuzarrek lasaitasuna eta zuhurtzia eskatu die politikariei. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak bere alderdiak Batasunaren "planteamenduaren zintzotasunean" sinesten duela adierazi du, baina ezker abertzalearen mugimenduak "beharrak eta ez borondateak" eragin dituztela azpimarratu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, ETAk armak behin betiko uzten dituela iragarri arte, "lasaitasunez, seriotasunez eta zuhurtziaz" jokatzeko eskatu die Ortuzarrek alderdi politikoei.

"Politikariek ez dugu espekulazioan eta urduritasunean jausi behar, gertatuko daitekeen gauza baten inguruan aritzeak polemika eta ika-mika piztea baino ez du ekarriko", azaldu du Ortuzarrek.

Hitz horiekin, ETAk aste honetan bertan armak behin betiko uzten dituela iragartzeko posibilitateak eta ezker abertzalea alderdi berri bat sortu eta hurrengo hauteskundeetara aurkezteko aukerak sortu duten "iskanbilari" erantzun nahi izan dio.

Buruzagi jeltzalearen hitzetan, momentu honetan "aktore nagusia Batasuna da, eta zer egin behar duten oso argi daukate". Gainontzeko alderdiek "baldintza egokiak egon daitezen lagundu behar dute, hori da, hain zuzen, EAJ egiten ari dena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea