Politika -
Bake prozesua
EAJk Patxi Lopezi: 'Lehendakaria bada, bakearen alde lan egin dezala'
Ortuzarren ustez, "PSE-EE Batasunarekin bildu bada, egokia deritzot, baina esan behar du", eta "guztiekin" hitz egitearen alde agertu da.
Erredakzioa
"Bere burua Euskadiko lehendakaritzat badu eta benetan hori bada, bakearen alde lan egin dezala", eskatu dio Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak Patxi Lopez lehendakariari. Horrez gain, gizarteak "ETAren azken agiria", eta ezker abertzaleak "bistako" ekintzekin "diskurtso horrekin bat egitea" behar duela adierazi du.
PSEren eta PPren arteko akordioa "ituna barik, bahiketa da", esan du Ortuzarrek. Hori horrela, hitzarmen horren haustura ekar lezakeen arren, bakegintzaren mesedetan, "lidergo politikoa" bere gain hartzeko eskatu dio Patxi Lopezi.
EAJko Bizkaiko presidentearen ustez, "PSE-EE Batasunarekin bildu bada, egokia deritzot, baina esan behar du", eta "guztiekin" hitz egitearen alde agertu da; "are gehiago, Euskadin bizi dugun gatazka politiko eta indarkeriaren egoeran", gaineratu du.
Horren hitzetan, "ez dira bateragarriak demokraziaren aldekoen arteko batasunaren diskurtsoak eta agintean dagoen alderdiak arazoak konpontzeko izan duten beharra".