Politika -
Bere blogean zabaldu du
Urkulluk Rubalcabarekin afaldu zuen, bakea eta normalizazioa hizpide
Afaria Barne ministroak eskatuta egin zuten eta bertan egun dagoen testuinguru politikoa bakearen bidean aurrera egiteko nola aprobetxatu komentatu zuten.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro eta presidenteordearekin bildu zen iragan asteazkenean egindako afarian. Bertan "bakea eta normalizazio politikoa" izan ziren hizpide nagusiak.
Bere blogean idatzitakoarena arabera, afarirako gonbidapena Rubalcabak berak egin zion eta bere asmoa "egiten dizkioten gonbidapenak onartzea" dela gaineratu du. Afarian "gauza asko" komentatu zituzten, horien artean "bakea eta normalizazio politikoa".
"Euskal gehiengo sozialaren eta egoera aprobetxatzearen inguruan aritu ginen; beharrezkoak diren baldintzak betetzen direnean, noski. Eta lehen baldintza, bizitza eta giza eskubideak errespetatzea da", zehaztu du Urkulluk.
Beste gai batzuen artean ere EAJk beharrezkoa ikusten duen "kartzela politika ezberdin baten ezarpena" ere aztertu zuten.