Politika -
'Torturarik ez!' lelopean
Milaka pertsona, Donostian egindako torturaren kontrako manifestazioan
Martxan ez da inolako istilurik sortu eta ezker abertzaleko, Aralarko eta EAko ordezkariak izan dira, besteak beste.
Erredakioa
Torturaren aurka egindako manifestazioak milaka pertsona bildu ditu Donostian. TAT Torturaren Aurkako Taldeak deituta, ''Torturarik ez!'' lelopean abiatu dira 17:45etan.
Martxan ezker abertzalearen ordezkaritza oparoa izan da; Rufi Etxeberria, Tasio Erkizia eta Jone Goirizelaia, esanguratsuenak.
Bertan izan dira baita, EAko Mayorga Ramirez eta Santi Merino, Aralarreko Oxel Erostarbe eta Rebeka Ubera eta Ainhoa Etxaide eta Txiki Muñoz LAB eta ELA sindikatuen idazkari nagusiak.
Manifestazioaren pankarta Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAkideen senideek zeramaten, beste batzuen artean, eta ez da inolako istilurik egon.
Martxa Donostiako Boulevarrera iritsi denean, TATeko bi kidek manifestua irakurri dute. Bertan tortura "Madrilen erabaki eta Euskal Herrian ezkutuan dagoen errealitatea" dela salatu dute.