Politika -

Kale indarkeria

Kutxazain bati su eman diote, Bilbon

Erasoak kalte materialak eragin ditu, baina ez dituzte eraikineko bizilagunak atera behar izan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixa Galicia kutxak Bilbon duen egoitza bateko kutxazain automatiko bati su eman diote bart likido sukoia jaurtita.

Gauerdian izan da erasoa, Caixa Galiciak Santutxu auzoan duen bulegoan, Luis Luciano Bonaparte kalean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Kutxazaineko kristala apurtu, likido sukoia bota eta su eman diote gero ezezagun batzuek. Ertzaintzako agenteak euren ibilgailuetako su-itzalgailuak erabilita ahalegindu dira sua amatatzen, baina alferrik. Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira.

Erasoaren ondorioz, kutxazainak kalteak izan ditu, baina ez dituzte inguruko bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea