Politika -
Inteligentzia zerbitzuak
ETA berriz antolatzen ari da Frantzian, CNIren arabera
ETAk autoak lapurtzen jarraitzen du, txostenaren arabera. Gainera, horietako asko bala-zuloekin eta kiskalita agertu dira. Hortaz, ETAko kideak trebatzen ari direla uste dute.
Erredakzioa
ETAk lanean jarraitzen du Frantzian, Radio Nacional de Españak (RNE) Espainiako Gobernuko inteligentzia zerbitzuen txosten baten bidez jakin ahal izan duenez. Frantziako segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, ETAk bere barruko segurtasun neurriak zorroztu ditu polizia-kolpeak saihestu aldera.
Frantziako segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, ETAk bere barne segurtasun neurriak zorroztu ditu polizia-kolpeak saihestu aldera.
Azken txosten horien arabera, ETA berriz antolatzen saiatzen ari da. Azkenaldian, auto gutxiago lapurtu dituzte Frantzian, baina horietako batzuk bala-zuloekin eta kiskalita aurkitu dituzte.
Erreakzioak
Angel Gabilondo Hezkuntza ministroaren hitzetan, ETAri buruz hitz egitean "erantzukizunez" jokatu behar da; azken agirien zein mugimenduen aurrean "itxaropenik" eman gabe.
Iñigo Urkullu EAJko presidentearen ustez, ETA ez dago prest terrorismoa uzteko, eta bere alderdia hipotesi horrekin ere ari da lanean. "Pilota", orain, ezker abertzalearen esku dagoela esan du EAJko buruak.
Bestalde, Diario Vasco eta El Correo egunkarietan eskainitako elkarrizketetan, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak adierazi du ETAk badakiela ezinezkoa izango zaiola bake prozesua eragoztea. Bakerako bidea "itzuliezina" da, gaineratu du Zabaletak.