Politika -

Espetxean jarraituko du

Auzitegi Nazionalak askatasuna ukatu dio berriro Otegiri

Batasuneko bozeranaile ohiak egoera politikoaren bilakaera dela eta eskatu zuen kartzelatik ateratzea, baina ezetz esan diote. Aurretik, martxoan eta uztailean ere Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak uko egin dio berriro Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohia askatzeko eskariari. Otegiren defentsak "bilakaera politikoagatik" eskatu zuen askatzea, baina epaitegiak atzera bota du neurri hori "bake soziala" eta "askatasun publikoak" arriskuan jar ditzakeelako.

"Bateragune"ren bitartez Batasunaren oinordekoa sortzeko lanean aritzea leporatuta sartu zuten kartzelan Otegi.

Auzitegi Nazionalak behin baino gehiagotan errefusatu du Otegi askatzea. Martxoan senide baten osasun egoeragatik eskatu zuen libre geratzea. Uztailean ere ukatu egin zioten ihes egiteko arriskua zegoelakoan eta jarduera kriminalak egin zitzakeelakoan.

Iragan astean ere atzera bota zuten eskaria argudiatutako "gertaera politikoak prozesuaren bilakaeratik" kanpo daudelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea