Politika -

Kale indarkeria

Kutxazain bati eraso zion gazte baten argazkiak zabaldu dituzte

Urriaren 20an, aurpegia estalirik zeraman lagun batek Errenteriako Viteri kaleko kutxazain bati su eman zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk Errenterian duen kutxazainaren aurkako erasoaren egilea atxilotzeko, herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak. Horretarako, erasoaren uneko bideoa eta egilearen argazki bi zabaldu ditu.

Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, urriaren 20an kale borrokaren eraso larri bat jazo zen Errenterian (Gipuzkoa), 18:30 aldera. Gazte batek BBVAren banketxe bateko kutxazaina erre zuen, Viteri kalean.

Hiru pertsona zeuden banketxe barruan kutxazaina erre zutenean, eta bulegoan babestu behar izan zuten sugarretatik.

Ertzaintza gertatutakoaren egilea nor den ikertzen ari da. Hori dela eta, erasoaren uneko bideoa eta egilearen argazki bi zabaldu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea