Politika -

NAFARROA

Nafarroako Ahal Duguk Laura Perez kanporatu du eta diputatu akta uzteko eskatu dio

Alderdiak ohar bidez jakinarazi duenez, kautelazko neurria da harik eta hautetsi gisa egindako balizko irregulartasunengatik irekitako espedientea argitzen den bitartean.

Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusi ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusi ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusi ohia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ahal Duguk Laura Perez alderdiko idazkari nagusi izan zena kanporatu du "kautelazko neurri gisa", haren kontra zabaldutako espedientea argitzen den bitartean. Alderdiak ohar bidez jakinarazi duenez, Ahal Duguko Kode Etikoaren aurkako jokabide larriak izan zitezkeenak antzeman dituzte Laura Perezen jardunean.

Halaber, alderdiak balizko irregulartasunak antzeman omen ditu Laura Perezek hautetsi gisa izan duen jokabidean. Ildo horretan, harik eta haren kontrako akusazioak baieztatuko balira, diputatu akta entregatzeko eskatu dio.

Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko lehen idazkari nagusi izan zenak maiatzean utzi zuen kargua alderdi barruan egindako hauteskundeak 28 botoren aldeagatik galdu ostean. Eduardo Santos da orain alderdiko burua Nafarroan.

Horrez gain, Nafarroako Ahal Duguren Parlamentuko bozeramaile kargua kendu zituen, baina legebiltzarkide izaten jarraitzen du. Azken aldian, hainbat sesio izan ditu zuzendaritza berriarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Podemos gaur