Politika -

Aurrekontuak

Modernizazioaren aldeko apustua egingo du Justizia Sailak

Nahiz eta aurrekontuetan murrizketak izan, "herstura eta zerbitzu onak ez dira antonimoak", adierazi du Idoia Mendia Justizia sailburuak eta helburua Justizia "hurbil eta bizkor" bat lortzea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta aurrekontua % 4,1 murriztu, modernizazioaren aldeko apustua egingo du Justizia Sailak datorren urtean. Era berean, baliabide gutxi dituzten herritarren doako babes judizialaren zerbitzua hedatzeko partidak % 15 egingo du gora.

Aurrekontu egitasmoa aurkeztu du gaur Idoia Mendia Justizia sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Guztira 291,8 milioi euroko aurrekontua izango du Sailak 2011n. Aurten 304,4 milioi kudeatu dituzte, ondorioz, aurrekontua % 4,1 murriztu dute.

Nahiz eta aurrekontuetan murrizketak izan, "herstura eta zerbitzu onak ez dira antonimoak", adierazi du Mendiak eta helburua Justizia "hurbil, bizkorra, kalitatezkoa eta abegitsua" lortzea da.

Horrela, doako justiziaren programak 12,8 milioi euroko inbertsioa izango du 2011n, aurten baino % 15 gehiago. Baliabiderik ez duten lagunek babes judiziala izateko eskubidea dutelako, Mendiaren ahotan.

Era berean, bulego judizial berria Bergara, Tolosa, Durango, Gernika, Balmaseda eta Gasteizera helduko da datorren urtean zehar. Bulego horietako funtzioak eta baliabideak birdefinituko dituzte teknologia berrien aplikazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea