Politika -

Batasunaren legeztatzea

'Hauteskunde-kalkuluak' ez egiteko eskatu dio Egibarrek Zapaterori

Halaber, Gipuzkoako EAJren presidenteak "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josea Egibar Gipuzkoako EAJren presidenteak "bere alderdiak Euskadin edo Estatuan daukan interesaren arabera, bake egoera batera heltzeko gertutasunaren inguruko hauteskunde-kalkuluak" ez egiteko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu zentraleko presidenteari (Batasunaren legeztatzea dela eta). Halaber, "hitzetatik ekintzetara" ere pasa dezala eskatu dio.

Donostian egindako prentsaurreko batean, Egibarrek, Markel Olano Gizpukoako ahaldun nagusiarekin eta Joseba Agirretxea jeltzaleek Madrilen duten diputatuetako batekin batera, bere alderdiaren eta PSOEren artean lortutako "garaipenak" gogoan izan ditu, datorren urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan negoziaketa lanetan ibili eta gero.

Egibarren esanetan, Aurrekontuak onartu zirela jakin zenetik, "estrategia guztiak egokitzera" behartuta gaude. Esaterako, PPren arabera, ordura arte, "hauteskundeak aurreratzea" zen aukera bakarra.

Jeltzaleak zabaldu duenez, Aurrekontuak babesteko negoziaketetan, EAJk "egonkortasunean eta normalizazio politikoan" eragiten duten kontuak jarri ditu mahaigainean. Horren adibide, da "herriaren babesa zuten alderdiek, eta herri horren babesaren arabera, dagokien ordezkaritza izan beharko luketela", eta egoera horretan "ez gaude" oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea