Politika -

Gobernu ituna, hautsita

EAJko zinegotziak kalte egin dio Udalaren sinesgarritasunari, Santanoren iritzian

Alkate sozialistak nabarmendu duenez, 'lasai' dago hartutako erabakiarekin. Bi zinegotzi jeltzaleek, bestalde, laster emango dute dimisioa.

Santano, prentsaurrekoan. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Jose Luis Santano, Irungo alkatea. EiTB
Santano, prentsaurrekoan. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialista "lasai" agertu da komunikabideen aurrera EAJrekin zeukan gobernu ituna hautsita. Santanok Xabier Iridoy EAJko Hirigintza zinegotzia kargugabetu zuen larunbatean, eta erabakiaren ondorioz, gobernu ituna "hautsitzat" jo zuten jeltzaleek.

Gaur alkateak eman ditu gertatutakoaren azalpenak. Nabarmendu duenez, Iridoyk "kalte egin dio Udalaren sinesgarritasunari", eta "akats larriak itunen gainetik" daudela iritzita, kargutik kentzea erabaki zuela azaldu du.

Jeltzaleek hiru zinegotzi izan dituzte Irungo udal gobernuan. Karguan jarraitzen duten biek —Lourdes Larraza (Udaltzaingoa eta Giza Baliabideak) eta Josune Gomez (Gazteria, Hezkuntza eta Euskara)— berehala emango dute dimisioa.

Santanoren esanetan, "Iridoyren erabakiek kalte egin diote Udalaren sinesgarritasunari hirigintza bezalako gai delikatu batean. Gardentasunez lan egitea gustatzen zait niri. Inork ezin dezala ezer ere leporatu. Izan ere, hirigintza alorrean badakigu kontu horiek arriskutsuak direla".

 

 

¿@jasantano: "Me toca trabajar por los intereses de #Irun, y siempre lo he hecho. Trabajar con orden, transparencia y que especialmente nunca nadie pueda hacer ni una insinuación". pic.twitter.com/DT1mrt4VCH

— Irun_informa (@Irun_informa) 2018(e)ko urtarrilak 25

 

 

Hala, hartutako erabakiarekin "lasai" dagoela azpimarratu du. Bestalde, esan du emandako urrats guztiak EAJren bozeramailearekin hitz egin dituela "aurrez" Salatu duenez, hedabideen bitartez jakin du berak jeltzaleen jarrera.

Krisia Irungo Alde Zaharrean, Korrokoitz kalean, egin asmo duten operazio urbanistiko batek eragin du. Iragarpenak eta gezurtatzeak izan dira bi aldeen artetik.

PSE-EEk 10 zinegotzi ditu Irungo Udalean, eta gutxiengoan gobernatuko du aurrerantzean. EAJk eta Podemosek 5na ordezkari dituzte; EH Bilduk, hiru eta PPk, bi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Alderdi politikoak bideoak PSE-EE albisteak Irun Gaurko azken orduko albistea