Politika -
ANren erabakia
Debekuari zein erantzun eman aztertuko du Segik
200 pertsona inguru bildu dira "Proiektu politiko guztien alde" lelopean manifestazioa egiteko. Martxa deitu dutenak izan dira protesta bertan behera uztea erabaki dutenak.
Erredakzioa
Segik larunbat arratsalderako deituta zuen manifestazioa bertan behera geratu da Auzitegi Nazionalak debekatu ostean. Hala are, hurrengo egunetan erabaki judizial horri "erantzun bat emateko aukera" aztertuko dutela iragarri dute.
200 pertsona inguru Donostiako Boulevarrean bildu dira 17:00ak aldera "Proiektu politiko guztien alde" lelopean manifestatzeko.
Leku horretan bertan, Urko Pikaza Ataunek, manifestazioa deitu duenetariko bat, astelehenean Auzitegi Nazionalean deklaratzera joan beharko duela konfirmatu die kazetariei.
Larunbat honetan Auzitegi Nazionaleko laugarren instrukzio epaitegiak jakitera emandako prozesatzeko autoaren arabera, manifestazioak terrorismoa goratzea ekarriko luke eta Pikazari sei urteko kartzela zigorra ezarri diotela ere esaten du, Segi talde terroristako kide izateagatik.