Politika -

Ekitaldi politikoa Sopelan

Ortuzar: 'Normala Lopezek apostolua besarkatzea, beharra du eta'

Sopelan egindako ekitaldian, Ortuzarrek PSEk eta PPk bake prozesuaren aurren duten jarrera "elektoralista" salatu du. Bi alderdi horien helburu bakarra EAJri boterea kentzea dela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak Patxi Lopezek "Santiago apostoluari besarkatzea normala" iruditzen zaiola esan du, izan ere, lehendakari moduan egiten ari den lan politikoa ikusita, besarkada hori "guztiz beharrezkoa zaio".

Sopelako batzokiaren birrinaugurazioan, Eusko Jaiurlaritzak astero "marka negatiboak" hausten dituela adierazi du. Adibide moduan, azken zazpi egunetan egindakoa aipatu du: Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezioa % 12 igo ditu eta euskerari eman beharreko laguntzak, berriz, % 12 jaitsi.

PSEren eta PPren ''elektoralismoa''

Bestalde, Andoni Ortuzarrek PSEk eta PPk azken egunetan ustezko bake prozesuaren aurrean agertutako"jarrera taktikoak" kutsu "elektoralista" garbia salatu du.

Gainera, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eta Jose Antonio Pastorrek sozialisten bozeramaileak EAJri aldundietan eta udaletan duten boterea "kentzeko" asmo argia agertu dutela azpimarratu du Ortuzarrek, izan ere, biek botoak batzeko posibilitatea aipatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea