Politika -

'78ko sanferminak gogoan'

Monumentu bat egingo dute Iruñean, 1978ko sanferminetako gertaerak oroitzeko

Urte hartako festak bertan behera geratu ziren, German Rodriguez gaztearen heriotzak eragindako istilu larrien ostean. Rodriguez tiro baten ondorioz hil zen.

German Rodriguezi egindako omenaldi bat. EFE
German Rodriguezi egindako omenaldi bat. EFE
German Rodriguezi egindako omenaldi bat. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dora Salazar artista nafarraren monumentu batek 1978ko Iruñeko jaietan izandako gertaerak oroituko ditu Nafarroako hiriburuan bertan. Festak bertan behera geratu ziren, German Rodriguez gaztearen heriotzak eragindako istilu larrien ostean. Rodriguez tiro baten ondorioz hil zen.

"78ko Sanferminak Gogoan" plataformak astelehen honetan aurkeztu du monumentuaren enkargua. Iruñeko zezen-plaza inguruan jarriko dute, eta dagoeneko udalaren baimena badute.

Brontzezko artelana izango da, eta bi hilabete baina gehiago iraungo dute obrek. Plataformak jasotzen dituen diru-ekarpenekin finantzatuko dute.

Salazarren hitzetan, Ermuko Urkobase galdategian emango diote azken ukitua eskulturari. "Herritarren beroarekin egindako pieza da, ez da inposatu, eta kalean paseatuz ikusiko duten pertsona askok erabaki dute hala izatea", adierazi du artistak.

Gorpu totemikoa da, mutilatua,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Sanferminak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa