Politika -

EZTABAIDA

Kritiken aurrean auzitara joko duela iragarri du Maria Eloseguik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile izendatu berriak eskutitza argitaratu du, homosexualitateari buruz egindako adierazpenek zalaparta sortu ostean.

Maria Elosegui epaile donostiarra. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Maria Elosegui epaile donostiarra. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Maria Elosegui epaile donostiarra. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Elosegi Itxaso Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile donostiar izendatu berriak bere kontrako kritikei erantzun die eta bere eskubide konstituzionalak defendatzeko asmoz auzitara joko duela iragarri du. Halaber, bere hautaketa prozesua gardena izan dela nabarmendu du.

Elosegik homosexualitateari eta transexualitateari buruz esandakoek zalaparta sortu dute eta horri erantzunez eskutitz bat argitaratu du.

Epaile donostiarrak azpimarratu duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile izendatzeko hautaketa prozedurak, lehen aldiz, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren eskakizunak eta Europako Parlamentuaren zein Europako Kontseiluko Ministro Batzordearen gomendioak jarraitu ditu.

Bestalde, eldiario.es agerkari digitalak zabaldutako informazioaren arabera, Eloseguik bere curriculuma faltsutu zuen Estrasburgoko auzitegiko epaile lanpostu hori lortzeko. Horren aurrean, hautagaien curriculuma, sarean, edonork ikusteko moduan egon zela erantzun du Eloseguik.

Gauzak horrela, bere eskubide konstituzionalak defendatzeko asmoz auzitara joko duela iragarri du Eloseguik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak EB Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa