Politika -

Hitz polemikoak

Felipe Gonzalezen hitzak Legebiltzarrera helduko dira ostiralean

Adierazpenei buruz galdetuko dio EAJk Patxi Lopez lehendakari. Aralarrek Gonzalezen agerraldia eskatu du Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteburuan Felipe Gonzalez presidente ohiak egindako adierazpenei buruz galdetu egingo diote jeltzaleek Patxi Lopez lehendakariari ostiraleko Legebiltzarreko osoko bilkuran.

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak sinatutako ekimenaren arabera, ETAren aurkako politikari buruz Gonzalezek egin zituen adierazpenen inguruko iritzia eskatuko diote lehendakariari.

Ostiralean egingo duten osoko bilkurako lehenengo puntua izango da.

Bestalde, Aralarrek Felipe Gonzalezen agerraldia eskatu du Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean. Ekimenean, Mikel Basabe legebiltzarkideak eskatu du azaldu dezala "zer esan nahi zuen" ondorengo hitzak esan zituenean: "Tuve que decidir si se volaba a la cúpula de ETA. Dije no. Y no sé si hice lo correcto".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea