Politika -

Memoriaren Eguna

'Memoria funtsezkoa da terrorismoari zilegitasuna kentzeko'

Arratsaldeko ekitaldi garrantzitsuena Andoainen egin dute, indarkeria terroristak gehien kolpatu duen herrietako bat, izan ere, zazpi biktima bertakoak ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeek Memoriaren lehen Eguna egin dute gaur, terrorismoaren biktimen omenez. Egutegian hilketa terroristarik gabeko egun bakarretakoa delako hautatu zuten agintariek gaurko eguna.

Hainbat ekitaldi zeuden deituta eta, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, hiru Batzar Nagusiek eta Udalek hartu dute parte. Aralarrek eta EAk ez dute bat egin, izan ere, haien ustez, erakundeek ez dituzte biktima guztiak omendu.

Lehen ekitaldia 10:00etan egin dute, Ajuria Eneako Jauregian (Gasteiz). Bertan, Maixabel Laxa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoaren zuzendariak Aralarrek eta EAk ez beste alderdiek adostutako adierazpena irakurri du. Horretan, euskal herritarrek aske eta mehatxu barik bizitzeko "eskubidea" dutela aldarrikatu du, eta biktimen memoria etorkizun baketsuaren "erreferentea" izan behar dela.

Ondoren, Patxi Lopez lehendakariak adierazi du memoria "funtsezkoa" dela terrorismoari "zilegitasuna kentzeko", etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik.

Halaber, biktimak "askatasunaren ikurrak" direla, eta haien memoria "herrialde honen zimendua" izango dela nabarmendu du.

Ekitaldi honetan, lehendakariak Agustin Ibarrolak biktimen omenez egindako eskultura bat inauguratu du.

Handik eta ordu erdira, 11:30ean, osoko bilkura berezia egin dute Eusko Legebiltzarrean. Arantza Quiroga Ganberako presidenteak Maixabel Lasak Ajuria Enean irakurritako adierazpena irakurri du, eta ondoren legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute.

Hurrengo ekitaldia 13:00etan izan da. Ordu horretan, Arkauteko akademiak atentatuetan hil diren edo zaurituak izan diren ertzainak gogoratu ditu. Ekitaldi horretarako egindako monolito bat inauguratu da.

Bi biktimek adierazpena irakurri dute, eta lehendakariak hitz egin du; ondoren, lore-eskaintza egin da: biktimen familiak, lehendakaria eta Herrizaingo sailburua buru direla, arrosa zuri bat utzi dute hildako ertzainen oroimenezko monolitoaren ondoan.

Arratsaldeko ekimen garrantzitsuena Andoainen egin dute. Herri horretakoak ziren Jose Luis Lopez Lacalle edota Joseba Pagazartundua ETAren biktimak, baita beste batzuk ere.

Omenaldia 19:00etan hasi da Jose Luis Lopez Lacalle parkean. Patxi Lopez lehendakaria bertan izan da, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin edota Maixabel Lasa Jaurlaritzako Biktimen Bulegoko zuzendariarekin batera.

Gotzon Etxeberria tokiko artistaren ''Askatasunari'' eskultura ere inauguratu dute. Gainera, udaletxean ezohiko osoko bilkura egin dute adierazpena irakurtzeko.

Aralarrek eta EAk ez dute parte hartu

Araralarrek eta Eusko&' || 'nbsp;Alkartasunak ez dute parte hartu Memoriaren Eguneko ekitaldietan, Poliziaren indarkeriaren biktimak ez baitaude omendutakoen artean.

Hori dela eta, Aralarrek elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren aurrean, "Biktima guztiak errekonozimendu osoa" lelopean.

Gasteizko Ganberan irakurritako testua EAJk, PSEk, PPk, UPyDk eta EBk babestu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea