Politika -
GORAZARRE DELITUA
Urtebeteko kartzela zigorra Amurrioko gazte batentzat, ETAren anagrama marrazteagatik
Duela hiru urte Lesakako etxe baten paretan ikur hori margotzeagatik urtebeteko zigorra jarri zioten. Gaur arratsaldean sartu da Basauriko kartzelan.
EITB.EUS
24 urteko Amurrioko gazte bat, Julen Ibarrola, espetxean sartu da gaur arratsaldean, terrorismoa goratzeagatik zigortua izan eta gero.
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten duela hiru urte Lesakako etxe bateko paretan, errotulagailu batez, ETAren ikurra marrazteagatik.
Justiziak berehala kartzelan sartzeko eskatu zuen, Amurrioko Gaztetxearen okupazioan parte hartzeagatik aurrekariak zituelako.
Gaur arratsaldean sartu da Basauriko kartzelan. Bidean lagundu diote hainbat herritarrek:
Auzitegi Nazionalaren eta Gorenaren sententzietan, baziren kondenatuaren absoluzioa eskatzen zuten aurkako botoak ere: epaile batek absoluzioa eskatu zuen pintada gertatu zenean, 2014ko udan, ETA jada deseginda zegoelako, eta beste epaile batek, pintadaren tamaina txikia ikusita, "publizitate gutxi" egiten zuelako.
Azken egunotan hainbat protesta ekintza izan dira Amurrion eta atzo bertan manifestazio jendetsua egin zen herrian, gazteari babesa agertzeko: