Politika -

Itunaren jarraipenerako bilera

'Zuhurtzia' eskatu dute PSEk eta PPk ETAri buruz hitz egitean

Bilera honekin Patxi Lopez Lehendakaritzara heltzea ahalbidetu zuten printzipioak "sendotu" egin dituztela esan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko PSEk eta PPk Itunaren jarraipenerako bilera berria egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Neurri honekin hitzarmena "indartu" egin dutela azpimarratu dute sozialistek eta popularrek.

Horrez gain, Jesús Eguiguren PSEko presidentearen inguruan sortutako polemiken aurrean "zuhurtziaz eta erantzukizunez" jokatzeko eskatu dute, ETAren aurkako borroka oztopatu dezaketelako.

Bilera honekin Patxi Lopez Lehendakaritzara heltzea ahalbidetu zuten printzipioak "sendotu" egin dituztela esan dute.

Hori bai, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorra "txundituta" agertu da PSEko presidentearen azken adierazpenen aurrean. Espainiako popularrek eskatutako dimisio eskaerari buruz ez da mintzatu.

ETAren eta Batasunaren aurkako politikak bere horretan jarraitzen duten bitartean PSEri babesa emango diotela berretsi du PPko ordezkariak.

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSEko bozermaileak esan du Egigurenen aurkako kritikak "lotsagarriak" izan direla. Atzo, Patxi Lopez lehendakariak ere gauza bera esan zuen kazetarien aurrean.

Euskadin dagoen "normaltasun eta egonkortasun giroa" Espainiako politikara hedatzea espero du Pastorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea