Politika -
Kontrol saioa Legebilztarrean
Jaurlaritzak bilera sorta egingo du 'politikak sortutako biktimekin'
Legebiltzarreko taldeekin egingo du bilera sorta "kontsensu politiko eta soziala ahalik eta zabalena izateko ".
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizango sailburuak esan duenez, bilera sorta bat hasiko dute Legebiltzarreko talde guztiekin "politikak sortutako biktimen" txostenak "kontsensu politiko eta sozial ahalik eta zabalena izateko".
Hori izan da Rodolfo Aresen erantzuna Legebiltzarreko kontrok saioan Juanjo Agirrezabalaga EAren bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen Zuzendaritza garatzen ari den txosten horren ingurukoak azaltzeko eskatu ostean.
Sailburuaren esanetan, txostena "ia bukatuta" dago, Legebiltzarreko agindua horrela betetzeko (Legebiltzarrak eskatu zuen egiteko). Halaber, taldeekin bilera sorta "zuhurra" egingo dutela iragarri du Aresek, txostenak "kontsensu politiko eta sozial ahalik eta zabalena izateko".
Motxo
Rodolfo Ares Herrizango sailburuak esan duenez, Exekutiboak "eskura zituen baliabide guztiak" lehenengo momentutik erabili zituen Motxoren erreskatea egiteko, Deban (Gipuzkoa) hilaren 4ean hondoratu eta gero. Gainera, bere hitzetan, nahiz eta istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa bat abiatu, "ezin da esan gauzak txarto egin zirenik".
Maria Eugenia Arrizabalaga EAJren legebiltzarkideak salatu duenez, Gobernu Zentraleko Salbamendu taldearen erantzukizuna bada ere, Herrizango sailak ere "zerikusia izan du Motxorekin gertatutako zentzugabekeriarekin".