Politika -
Anoetako ekitaldia epaitegian
Otegi: 'Indarkeria ukatzen dugu proiektu politiko bat inposatzeko'
Gainera, Arnaldo Otegik sahararren aldeko mezu bat bidali du bere azken hitzako txandan.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi legez kanpo dagoen Batasuna alderdiko bozeramaile ohiak gaur Auzitegi Nazionalean esan duenez, "bide baketsuen" aldeko apustua egiten du eta "indarkeriaren erabilera, proiektu politiko bat inposatzeko, arbuiatu egiten du".
Dagoeneko epaia emateko prest geratu duten epaiketan, Otegik esan du ezker abertzaleak Saharako herriaren aldeko mezu bat zabaldu duela, Aaiunen egunotan bizitzen ari diren egoera dela eta.
Esaldi horren ostean publikoa txaloka hasi da aretoan, horregatik epaileak aretoa husteko eskatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea