Politika -
Arabako Gobernua
EAren eskaerak arriskuan jartzen du Arabako EAJ-EA Gobernua
Peio Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi duenez, foru aurrekontuen izapideak egitean ez bada materia fiskaleko aldaketarik ematen EAko bi diputatuek kargua utziko dute.
Erredakzioa
Xabier Agirre (EAJ) Arabako diputatu nagusiak, eta Peio Urizar EAko idazkari nagusiak, Arabako alderdi biko gobernua arriskuan egongo dela onartu dute, EAk bere iragarpena betetzen badu: 2011ko foru aurrekontuen kontra egitea erreforma fiskal sakon bat egin ezean.
Arabako Diputatuen Kontseiluak EAJ eta EAren sostenguarekin batera, 2011rako foru aurrekontuen proiektua, 611 milioi eurokoa, eta zerga-neurriena onetsi ditu.
Peio Urizar EAko idazkari nagusiak prentsaurreko batean adierazi duenez, "alderdi hau politika fiskala aldatzen saiatuko da Batzar Nagusien proiektuan izapideak egitean" eta lortu ezean, aurrekontuen aurkako botoa emango duela gaineratu du, ondorioz, gobernutik irtengo dira.
Agirrek esan duenez, EAko batzarkideek ez badute zergadunen neurrien eta aurrekontuen aldeko botoa ematen, aldundiko bi diputatuak kargutik kenduko ditu, horiek ez badute lehenago joateko erabakia hartzen.
Agirreren iritziz, "ezin da aldi berean gobernu eta oposizio izan" eta gai honekin EA "indartsu" egiten ari dela uste du Arabako Foru Gobernutik irten nahi duelako, EAJrekin duen estrategia politiko berrian eroso sentitzen ez dela eta.