Politika -

Funtzionario-eroskeria delitua

Manos Limpiasek Sanzen aurka salaketa aurkeztu du Auzitegi Gorenean

Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Alvaro Miranda presidenteordeak Nafarroako Aurrezki Kutxaren opariak (luxuzko bi erloju) onartu zituztela uste du Manos Limpias elkarteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko funtzionario-eroskeria delitu batengatik Miguel Sanz Nafarroako presidentearen eta Alvaro Miranda presidenteordearen aurkako kereila aurkeztu du Manos Limpias elkarteak Auzitegi Gorenean.

Biek Nafarroako Aurrezki Kutxaren "luxuzko" bi erloju opari gisa onartu zituztela uste du Manos Limpiasek.

Bost politikariri egin zien oparia enitateak, aurrezki-kutxako aginte organoak uzten zituztelako.

Nahiz eta polemika piztu, Sanzek eta Mirandak opariarekin geldituko zirela esan zuten. UPNko presidenteak eta UPNko idazkari nagusiak, ostera, euren opariak itzuli zituzten, PSNko idazkari nagusiak egin bezala.

Azkenean, Nafarroako presidenteak eta Ekonomia kontseilariak opariak gordeko zituztela iragarri zuten, baina erlojuen prezioa mesede gisa bueltatuko zutela agindu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea