Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Puigcercos (ERC): 'Andaluzian ez du inork ere zergarik ordaintzen'

Hauteskundeetarako bi aste faltan, Montillak (PSC) PP edo ERCrekin akordioa eginez ez duela herria traizionatuko agindu du. CiUk, bestalde, 'Govern' indartsu baten aldeko apustua egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Puigcercos Generalitateko presidenterako ERCko hautagaiak Kataluniak defizit fiskal handia pairatzen duen bitartean Andaluzian ez duela "inork ere zergarik ordaitzen" kritikatu du. "Egunero, Kataluniako enpresariek Haziendako inspektore bat dute euren etxeetan. Bitartean, Madrilen festa fiskala bizi dute eta Andaluzian ez du inork ere ordaintzen", esan du Puigcercosek.

CiU: "PSOEk eta PPk Govern ahula nahi dute"

Artur Masek, berriz, PSOEk eta PPk CiU "ahalik eta ahulen egotea" nahi dutela salatu du. Masen hitzetan, haiek badakite CiUren "beharra" izango dutela Espainiako Gobernuaren egonkortasuna bermatzeko, eta Generalitat indartsu batek Espainiako politika "gehiegi" baldintzatzeko gaitasuna eduki eta "prezio politiko" altua ordaindu behar izatearen beldur dira.

Montilla: "Ezin dugu CiUrekin fidatu"

Jose Montilla Kataluniako presidentea eta PSCko hautagaiak zin egin du Zapateroren aurrean ez duela herria traizionatzeko inolako asmorik ERC edo PPrekin paktua eginez. Guztiz kontrakoa gertatzen da CiUren kasuan; Montillaren ustez CiUrekin ezin da inor fidatu eta gehiengo "isilari" azaroren 28an botoa ematera joateko eskatu dio.

PP: Espainiaren Batasunaren aldeko konpromisoa

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko liderrak eta Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak "Bartzelonako Konpromisoa" sinatu dute, sinbolikoki. Bartzelonako Konpromisoan "erkidego historikoek" Espainiaren batasunaren alde egingo dutela zin egiten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea