Politika -
Abenduaren 17ra arte
Gaur hasiko dira Mikel Antza epaitzen, Parisen
Guztira bederatzi pertsona eseriko dira akusatuen eserlekuan, guztiak 2004ko urriaren 3an atxilotutakoak. Operazio hori ETAren aurka egindako garrantzitsuenen artean dago.
Erredakzioa
Mikel Albisu Mikel Antza ETAko ustezko buruzagi ohia eta Soledad Iparagirre Anboto haren bikotekide eta erakunde terroristaren ustezko finantza arduradun ohia gaurtik epaituko dituzte Frantzian. Haiekin batera 2004ko urriaren 3ko operazioan izandako gainontzeko atxilotuak ere izango dira.
Bederatzi pertsona izango dira guztira Pariseko Tribunalaren aurrean abenduaren 17ra arte iraungo duen epaiketan.
49 urteko Iparragirrerekin eta Albisurekin batera, besteak beste ustez armak eta lehergaiak ezkutatzeko ardura zuen Juan Cruz Maiza, 59 urtekoa, izango da.
Gainontzeko seiak Iparraldeko hainbat etxe eta nekazal hustiakuntzaren jabeak dira. Horietan ETAri atzemandako arma eta lehergai kopururik handienetakoa aurkitu zuten.
2004ko urriaren 3an egindako operazioa historikoa izan zen terrorismoaren aurkako borrokarentzat. Egun horretan,''Mikel Antza, ETAko ustezko burua, eta Anboto, ustezko finantza arduraduna, Salies de Bearneko etxe batean atxilotu zituzten.