Politika -
2011an
EAJk, PSEk eta PPk zergen gaineko erreformaren kontra egin dute Araban
Arabako Foru Aldundiko gainerako alderdiek zerga politikan aldaketak egitea nahi dute 2011ko aurrekontuetan gastu soziala mantentzeko eta sustatzeko.
Erredakzioa
EAJk, PSEk eta PPk zergen gaineko erreformaren kontra egin dute gaur Araban eta ez dute onartu gainerako alderdiek gastu soziala mantentzeko eta sustatzeko 2011ko aurrekontuetan proposatutako zerga politikaren aldaketa.
ANV, Aralar, EB eta EA alderdiek aurkeztu dute mozioa; EAJk eta EAk Foru Aldundia osatzen dute Araban; hala ere, zergen gaineko erreforma egiten ez bada EAk aurrekontuen kontra egingo duela ohartarazi du.
Baliteke Nikel Mintegi (Ingurugiro) eta Lorena Lopez Lacalle (Euskara, Kultura eta Kirolak) EAko bi diputatuak Foru Aldundiko Gobernutik ateratzea.
Izan ere, Xabier Agirre Arabako foru diputatu nagusiak joan den ostiralean jakinarazi zuenez, EAko bi kide horiek aurrekontuen aurka egiten badute, kargutik kenduko ditu.