Politika -

Aurkezpena

Basagoiti 3.0, Euskadiko PPko bideoblog berria

Blog honen bidez "herritarrengandik hurbilago" egon nahi du PPk. Basagoitik berak twitter bidez atal bat idatziko du egunero. Euskal politikaren ingurukoak azalduko ditu sare sozialean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak bere bideoblog berria aurkeztu du gaur, ''Basagoiti 3.0''. Popularren eta hiritarren arteko zubia izan nahi du erreminta honek.

Donostian egin dute bideobloga aurkezteko agerraldia. Basagoitiren hitzetan, blog honen bidez "herritarrengandik hurbilago" egon nahi du PPk. Basagoitik berak twitter bidez atal bat idatziko du egunero. Euskal politikaren ingurukoak azalduko ditu sare sozialean.

Horrez gain, EAEko PPk egindako ekitaldien argazkiak eta kronikak ere eskegiko dituzte blog horretan.

Aurkezpen ekitaldian, Basagoitik EAri esan dio "kontuz ibiltzeko" ezker abertzalearen "alokairuko ama" izatean "alien bat" erdi dezaketelako.

Batasuna "ETAko zati bat" dela berretsi du Basagoitik. "Ezin dugu hori ahaztu", gaineratu du. "Otegik eta bere aldekoek esaten dutenari oso adi daude denak, eta hori ez da bidea".

Ezker abertzaleari buruz "edozein alderdi bezala" hitz egitea "akats handia da", ETAren indarkeria "ez duelako oraindik gaitzetsi".

ETA eta Batasunaren inguruko "eztabaidarekin" beste hainbat arazo "ezkutatzen ari direla" uste du Basagoitik, tartean krisia edo langabezia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea