Politika -

Estatuto Fiskal Orokorra

Conde-Pumpido: 'Indarkeriaren aurrean ez dugu atzerapausorik emango'

Juan Calparsoro donostiarra Euskadiko Fiskalburua izango da gaurtik aurrera. Eguerdian kargua sinatu du, Bilboko Justizia Jauregian.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Conde-Pumpido Estatuko Fiskal Orokorrak esan du Fiskaltzak ez duela "atzerapausorik emango" indarkeriaren aurrean, ezta "indarkeria ezkutatu nahi dutenen aurrean".

Juan Calparsoro donostiarra Euskadiko Fiskalburua izango da gaurtik aurrera. Eguerdian kargua sinatu du, Bilboko Justizia Jauregian.

Ekitaldian zehar eskainitako hitzaldian, Conde-Pumpidok esan du, zentzu askotan, "berritasunik ez dagoela da berritasun bakarra". Ondorioz, Ministerio Fiskala "atzerapausorik" ez duela eman behar nabarmendu du, ez indarkeriaren aurkako borrokan, ez "indarkeria babesten dutenen aurrean".

Logroñoko Fiskaltza utzi eta gaurtik aurrera Euskadiko Fiskalburu izango da Calparsoro donostiarra. Etxe giroko indarkeria eta bide segurtasunaren kontrako delituak borrokatzea eta polizia judizial modura Ertzaintzaren lana lehenengo lerroan jartzea lehentasunezko izango ditu Fiskal-buru berriak, baita Justizian euskararen erabilera bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea