Politika -

Katalunia

'Tabarniako herriaren aldeko' manifestazioa egin dute Bartzelonan

'Seny eta senyera', 'Tabarnia geratu egingo da', 'Casanovak bezala, Espainia defendatzen dut' edo 'Espainia gara eta espainiarrak izango gara' dioten pankartak erakutsi dituzte manifestariek.

"Tabarniaren herriaren askatasunaren aldeko" manifestazioa Bartzelonan
"Tabarniaren herriaren askatasunaren aldeko" manifestazioa Bartzelonan
"Tabarniaren herriaren askatasunaren aldeko" manifestazioa Bartzelonan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabarniaren aldeko Plataformak manifestazioa egin du gaur goizean Bartzelonan. Ehunka pertsona bildu dira, eta Rafael Casanovari egindako monumentuan lore-eskaintza eginez abiatu dute martxa. Burujabetzaren ikurretako bat da, eta irailaren 11ko Diada egunaren gune nagusienetako bat.

Bere burua "Tabarniako presidentetzat" jo duen Albert Boadilla antzerkigileak ez du hasierako lore-eskaintzan parte hartu. Bartzelonako kaleetan barrena ibili dira, Sant Jaume plazan amaitu arte, Generalitateko Jauregiaren parean.

'Seny eta senyera, Tabarnia geratu egingo da', 'Casanovak bezala, Espainia defendatzen dut edo 'Espainia gara eta espainiarrak izango gara' dioten pankartak erakutsi dituzte manifestariek, baita Albert Boadellaren hainbat maskara ere. Espainiako banderak ez ezik, Tabarniakoak ere eraman dituzte, baita Kataluniako gutxi batzuk ere.

Jaume Vives Tabarniako Plataformako bozeramaileak ziurtatu duenez, "Rafael (Casanova) gurea da". Burujabetza irudi horri lotzen dutenak "historia faltsutu egin dutela" argudiatu du.

Enbaxada Mugikorrak deitu du "Tabarniako herriaren askatasunaren aldeko manifestazioa". Miguel Martinez Tabarniaren aldeko Plataformaren presidenteak eta Vives berak gidatzen dute antolakuntza hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona argazkiak Albisteak