Politika -

Gatazka Saharan

Urkullu: 'Ez gara NaBain egongo Batasunak koalizioa xurgatu nahi badu'

Saharari buruz esan du, egindako erasoa salatu beharra dagoela. Bere hitzetan, Gobernua "sekulako hutsa" egiten ari da Saharako egoeraren inguruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasunak Nafarroa Bai-ko alderdiak "xurgatzen baditu", EAJ koaliziotik joan egingo dela esan du gaur Iñigo Urkullu EAJko presidenteak.

Madrilen egin duen agerraldian esan du, aurretik, Batasunak Nafarroa Bai-n sartzea eskatu beharko lukeela. Horrez gain, "edozein izen hartuta" Batasuna legeztatu egin behar dutela gaineratu du, NaBain parte hartu ahal izateko.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Gobernua, Saharako herriarekin duen zorra ikusita, sekulako hutsa egiten ari dela adierazi du, batez ere giza eskubideak eta Nazio Batuen erabakiak betetzeari dagokionez.

Urkulluren ustez, Saharako herriari egindako erasoa salatu beharra dago eta egora "usteldu eta enkistatzeak" beldurra ematen diola gaineratu du. Agintari jeltzaleak sahararrek eta Polisarioak izan dute pazientzia "amaigabea" ere azpimarratu nahi izan du.

EBBko presidentearen arabera, Espainiak Marokorekin dituen interesak ulergarriak izan daitezke, baina giza eskubideen eta interes horien artean hautatzerakoan "giza eskubideen alde egin behar da, dudarik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea