Politika -
Presoak
Xabier Reyren gorpua Iruñera heldu da
Goizean, senide eta lagunek harrera egingo diote Donibane auzoan dagoen Iratxe beilatokian.
eitb.eus
Xabier Rey ETA presoaren hilotza Iruñera heldu da gaur, osteguna, lehen orduan, Cadizeko Puerto III kartzelatik.
Ondoren, 10:00etan, senide eta lagunek harrera egingo diote Donibane auzoan dagoen Iratxe beilatokian.
Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak espainiar Estatuak mantentzen duen "salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileari" egotzi dio Xabier Rey Urmenetaren, espetxean hilda aurkitu zuten presoaren, heriotza.
Presoen senideen elkarteak agiri batean, astezken honetan, jakitera eman zuenez, Xabierren heriotza ekidin zitekeen, "espetxe politika ankerraren ondorioa" izan baita. Ildo horretan, uste dute espetxe politika horrek Xabier Reyren heriotzaren gisako "egoera lazgarriak eragiten jarraitzen du".