Politika -

2019ko hauteskundeei begira

EH Bilduk 'indarberritzearen' aldeko deia egin du, 'elementu boteretsuago bihurtzeko'

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkidearen esanetan, "adinekoentzako duintasun eta justizia eske eta emakumezkoentzako berdintasunaren alde, Euskal Herriko kaleak betetzen ari dira".

EH Bilduk gaur Donostian egindako batzarra. Argazkia: EiTB
EH Bilduk gaur Donostian egindako batzarra. Argazkia: EiTB
EH Bilduk gaur Donostian egindako batzarra. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkideak "indarberritzeko" deia egin die koalizioa osatzen duten indarrei eta militanteei, 2019ko udal eta foru hauteskundeei begira, EH Bildu "elementu boteretsuago" bihurtzeko.

Donostian larunbat honetan EH Bilduk egindako batzarraren harira, Matutek esan du "Euskal Herria esnatzen ari" dela. "Adinekoentzako duintasun eta justizia eske eta emakumezkoentzako berdintasunaren alde, kaleak betetzen ari dira", azpimarratu du legebiltzarkideak.

Hori dela eta, Euskal Herriak "EH Bildu indartsuago behar du, elementu boteretsuago datorren urteko hauteskundeei begira, herri honek bizi dituen erronkei aurre egin ahal izateko", gaineratu du. Matuteren hitzetan, EH Bilduk "gorako joera dauka, ondorioz, indarrak eta militanteak indarberritu behar ditugu, gizarte bidezkoago baten mesederako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa