Politika -

Ekitaldi hunkigarria

M11ko biktimak gogoratu dituzte Madrilen, atentatuen 14. urteurrenean

Omenaldiaren buru izan dira Cristina Cifuentes Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena alkatea. Madrilgo herritarrei eskertzeko ekitaldia ere izan da, egun hartan egindako lanagatik, alegia.

Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea. EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea. EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea. EFE

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatu jihadisten ondorioz hildako eta zauritutako lagunak omentzeko ekitaldia egin dute igande goiz honetan Madrilen, eta omenaldiaren buru izan dira Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea. Gainera, Madrilgo herritarrei eskertzeko ekitaldia ere izan da, egun hartan egindako lanagatik eta biktimei eskainitako laguntzagatik.

Ekitaldia 09:00etan hasi da, Puerta del Solen, biktimak omentzeko plakaren aurrean. Duela 14 urte jazotakoa Espainiar Estatuan inoiz izandako ekintza terroristarik handiena izan zen, 193 hildakoekin.

Soleko kanpaiak jo dituzte, eta Cifuentes eta Carmena bertan kokatutako oholtza batera igo dira, biktimei lore-eskaintza egitera. Han bost minutu eman dituzte. Horiekin batera, biktimen elkarteko presidenteak izan dira, hala nola, Alfonso Sanchez Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea, Angeles Dominguez M11ko Biktimak Laguntzeko Elkarteko presidentea, Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea eta Eulogio Paz M11ko Elkarteko presidentea.

Komunikabideen aurrean Cifuentesek azpimarratu du "guztion batasuna terrorismo jihadistaren aurrean", eta txalotu du "beste urtebetez" alderdi politiko eta biktimen elkarte guztiak bertan egon izana.

"Gure desadostasun politikoak gorabehera, garrantzitsuena da terrorismoaren aurrean guztiak batuta egotea, terrorismo jihadista delako gure komuneko etsaia", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Atentatuak argazkiak Alderdi politikoak Gizartea bideoak Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak Terrorismoaren Biktimak