Politika -
Kale erasoa
Molotov koktela jaurti dute kutxa automatiko baten kontra, Barakaldon
Erasoa 00:15 aldera gertatu da Arteagabeitia kalean. Suak kutxazaina eta egoitza kaltetu ditu eta suhiltzaileek itzali behar izan dute.
Erredakzioa
Molotov koktel bat jaurti dute bart Euskadiko Kutxaren egoitza baten kontra Barakaldon (Bizkaia), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Kale erasoa 00:15 aldera gertatu da Ezkerraldeko udalerriko Arteagabeitia kalean. Lagun talde bat izan omen da erasoa burutu duena.
Sutearen ondorioz, kutxazaina eta egoitza bera kaltetu dituzte. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera, baina kearen ondorioz belztuta geratu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea