Politika -
POLIZIA OPERAZIOA
Gizon bat atxilotu dute Nafarroan, terrorismo jihadistarekin lotura duelakoan
Ikertzaileen arabera, 'erradikalizazio prozesu batean bete-betean sartuta zegoen', eta 'Internet, sare sozialak eta txat aplikazioak erabiltzen zituen' horretarako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
27 urte urteko gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Nafarroako San Martin Unx herrian, terrorismo jihadistarekin lotura duelakoan. Barne Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, Espainian "jihadista modura bakarrik aritzeko prest zegoen".
Ikertzaileen esanetan, "erradikalizazio prozesu batean bete-betean sartuta zegoen", eta "Internet, sare sozialak eta txat aplikazioak erabiltzen zituen" horretarako.
Atxilotua une batetik bestera "gatazka guneren batera" joateko prest zegoen, "talde terroristaren batekin bat egiteko", horien hitzetan.
2015eko ekainean Espainian terrorismoaren aurkako 4. alerta maila ezarri zenetik, 229 pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek, jihadismoarekin lotuta.
Gaur atxilotutako gizonak espainiar naziotasuna zuen.