Politika -
Hilketaren 10. urtemuga
Zapatero: 'Ernest Lluchen oroipen onena ETAren bukaera lortzea da'
"ETAren bukaera eta Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko nire ausardia, irmotasuna erabatekoa da", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Ernest Lluchen eta gainerako terrorismoaren biktimen oroipen onena "ETAren bukaera, eta Euskadin eta Espainiako behin betiko bakea lortzea da", esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak.
Horrela omendu du Zapaterok diputatu eta ministro sozialista izandakoa bere hilketaren hamargarren urtemugan. PSOEko burua PSCren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean parte hartu du Lleidan.
"Hainbeste faltan hartzen dugun lagun min" den Lluch gogora ekarri du bere hitzaldiaren hasieran Zapaterok. 2000ko azaroaren 21ean hil zuen ETAk unibertsitateko irakaslea Bartzelonako bere etxeko aparkalekuan.
"ETAren bukaera eta Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko nire ausardia, irmotasun erabatekoa da", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak.