Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Rosa Rodero: 'Ona da biktimak batera egotea politikatik kanpo'
Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainaren alargunak adierazi du ez duela ulertzen zer dela eta piztu den horrenbeste ikusmina Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren aldeko omenaldi batera joateagatik.
Erredakzioa
Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainaren alargunak, Rosa Roderok, adierazi du biktima guztiak "berdinak" direla eta "ona" dela politikatik kanpo "denok batuta" egotea.
Adierazpen horrekin, Roderok azaldu nahi izan du zergatik joan zen ezker abertzaleak larunbatean Santi Brouard eta Josu Muguruza GALen biktimei eskainitako omenaldira.
"Politikan, norberak bere ideia dauka, baina biktima bezala, sentimendu eta behar berdinak ditugu", esan du, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
Roderok berretsi du biktima guztiak "berdinak" direla eta "berdin aintzatetsita" daudela, eta gaineratu du ez duela ulertzen zer dela eta piztu duen horrenbeste ikusmina aipatu ekitaldira joan izanak.
Zehaztu duenez, Santi Brouarden senideekin harremanak izan ditu, eta haiei "babesa" agertzeko hartu zuen parte omenaldian.
"Une honetan biktima guztiok bat egin behar dugu. [...] Biktimak biktima gara, eta beti ondo konpondu gara, politikatik kanpo", gaineratu du.