Politika -

Euroagindua

Paueko Auzitegiak Aurore Martin espainiaratzeko baimena eman du

Iparraldeko Batasuneko kidearen abokatuak helegitea jartzeko aukera du oraindik. Lehen aldia da Frantziako nazionalitatea duen ezker abertzaleko kide bat espainiaratzeko baimena ematen dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurore Martin Batasuneko Ipar Euskal Herriko kidearen kontra Auzitegi Nazionalak emandako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak.

Baina neurriak hartu aurretik, Martinen abokatuak hiru eguneko epea du helegitea aurkezteko eta atzera botaz gero espainiaratuko dute.

Defentsako abokatuak azpimarratu du Batasuna legezkoa dela Frantziako Estatuan, beraz, helegitea aurkeztuko dutela.

Lehen aldia da Frantziako auzitegi batek bertako nazionalitatea duen Batasuneko kide bat espainiaratzeko agindua onartzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea