Politika -

KATALUNIA

Barcelona World Race itsas-lasterketa bertan behera utzi dute, babesle ezagatik

Antolatzaileen arabera, 'egonkortasun politiko ezak' eragin du lasterketarako babesleak bilatzeko arazoa.

Barcelona World Race. Artxiboko irudia.
Barcelona World Race. Artxiboko irudia.
Barcelona World Race. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barcelona World Race itsas-lasterketa ez da egingo 2019an, "ezegonkortasun politikoaren ondorioz, babesleak aurkitzeko arazoak" dituztelako. Hala esan dute lasterketaren antolatzaileek ohar baten bidez.

Belaontzian munduari bira ematen zaion itsas-lasterketa da Barcelona Word Race txapelketa, eta 2019ko urtarrilean zen egitekoa hurrengo edizioa. FNOB fundazioa da antolatzailea, hiriko hainbat erakunderekin elkarlanean. Joan den astean egindako bileran erabaki zuten lasterketa bertan behera uztea.

Antolatzaileek oharrean zehaztu dutenez, "maila politikoan eta instituzionalean" Kataluniak bizi duen "ezegonkortasunak arazo handiak" eragin dizkie "babesleak aurkitzeko" orduan. Gaineratu dutenez, "babesle nagusi izan litezkeen" enpresek adierazi diete egoera politikoak ez diela "konfiantzarik ematen".

Erakundeen babesik jasoko duten edo ez zalantzan egoteak ere, uxatu ditu babesleak, lasterketaren arduradunen arabera.

Datorren urtekoa bertan behera utzi duten arren, FNOB fundazioak ez du baztertzen 2022-2023an Barcelona World Race lasterketa berreskuratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Bartzelona Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa