Politika -

Presoak

Julen Mendizabal presoa aske utzi dute

Mont-de-Marsan Frantziako espetxean bete du Mendizabalek zigorraren azken hilabetea. Kartzela horretara eraman zuten odol deliturik ez zuelako, eta zigorra betetzeko gutxi gelditzen zitzaiolako.

Julen Mendizabal, espetxetik irtendakoan. Argazkia: Etxerat Twitter
Julen Mendizabal, espetxetik irtendakoan. Argazkia: Etxerat Twitter
Julen Mendizabal, espetxetik irtendakoan. Argazkia: Etxerat Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Mendizabal presoa aske geratu da larunbat honetan espetxe-zigorraren azken hilabetea Mont-de-Marsan Frantziako kartzelan bete ostean. Joan den otsailaren 27az geroztik dago espetxe hartan, Frantziako Gobernuak eramanda, Etxerat presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.

2013ko maiatzean atxilotu zuten Mendizabal, Montepellierren, eta zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAren talde logistikoaren parte izatea egotzita.

Joan den otsailaren 27an Mont-de-Marsan Frantziako espetxera eraman zuten Mendizabal, Iparraldetik gertuen dagoen espetxera, alegia. Presoak odol deliturik ez zuelako, Espainiar Estatuan auzibiderik ez zuelako, eta zigorra betetzeko gutxi gelditzen zitzaiolako hartu zuen erabakia Frantziako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Delituak Presoak albisteak Frantzia bideoak ETA albisteak Eguneko albisteak