Politika -
ETA-REN AGIRIA
ETAk 'propaganda' egiten jarraitzea onartezina dela esan du Covitek
ETAk bere 'muturreko postulatuei' eusten diela argi geratu da gaurko agirian, biktimen elkartearen iritzian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ETAren "propagaranda geldiarazteko", erakundea berahala desegin behar dela esan dio Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Espainiako Gobernuari. Talde horren iritzian, "gobernu demokratiko" batek ezin du ametitu "erakunde terrorista batek bere fanatismoaren gorazarre egitea eta bere kideak publikoki omentzea".
ETAk, Aberri Egunaren harira, gaur kaleratu duen agiria dela eta egin ditu adierazpenok Covitek. "ETAk bere muturreko postulatuei eusten diela argi geratu da gaurko agirian", esan dute.
"Hiltzaileei eta bahitzaileei gorazarre eginez", ETAk "bere ibilbidea justifikatzen" jarraitzen duela esan du Covitek. Hori dela eta, ETA desegiteko urratsak lehenbailehen eman ditzala esan dio Espainiako Gobernuari.