Politika -

Aberri Eguna

Mendia: 'Guztiok sartuko ez ginatekeen aberria du jomugan gaurko egunak'

Era berean, herria sentitzeko dauden modu desberdinek bat egin dutenean eraiki dela gaur egungo Euskadi nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendiaren artxiboko argazkia. EFE
Idoia Mendiaren artxiboko argazkia. EFE
Idoia Mendiaren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aldarrikapen eguna da gaurkoa euskaldun askorentzat, jomugan duten aberria eskatzeko. Baina ez ginateke guztiak sartuko aberri horretan", adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, haren blogean (gaztelaniaz) Aberri Egunari buruz argitaratutako idatzian.

PSEko buruzagiak gogoratu duenez, "2018an dugun Euskadi ez da 1882ko Berpizkunde Igandean azaldutakoa (Arana anaiek bizkaitarrak zirela, eta ez espainiarrak, "konturatu" zirenean). "Ondoren eraiki zen, herria sentitzeko modu desberdinek bat egin zutenean".

Bestalde, azken asteotan pentsiodunek eta emakumeek egindako mobilizazioak defendatu ditu Mendiak, "auzi horietan bat egiten dugulako, inori nortasunaz galdetu gabe, eta auzi horiek proiektatu nahi ditugu Euskadiren etorkizunean".

Hori dela eta, "etorkizuneko Euskal Estatutuaren atarikoan euskal gizartean dauden nortasun eta sentimendu aniztasuna onartzea nahi du PSEk", gaineratu du.

Gizarte gai horiek "motibatzen dituzte herritarrak, kalera irtenaraziz; Aberri Eguna, berriz, ez da oso motibatzailea eta mobilitzailea. Horretaz ohartu behar dute gaur herritarrak bereizita deitzen dituzten abertzaletasun desberdinek".

"Gauza asko gertatu dira ordutik (1882tik). Orain arte hemen eraiki den herri progresistena eta kohesionatuena lortu dugu. Lehen aldiz aske eta elkar ulertuz bizi gara guztiak". "Benedettik idatzita utzi zuen moduan, etorkizuna ez da soilik iraganeko zaindariekin egiten, orainaren sortzaileekin ere egituratzen delako", ondorioztatu du Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aberri Eguna Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Euskal sozialistak Albisteak