Politika -

Epailearen erabakia

Kartzela zigorra, 2002an Getxon kutxazain bat erretzeagatik

Akusatua gaur goizean atxilotu dute, Auzitegi Nazionalaren inguruan, epailearen aurrean borondatez jarri behar zenean.

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintza gabeko kartzela zigorra agindu du Ion Etxegarai Begoñarentzat, 2002ko martxoaren 15ean Getxoko kutxazain batean lehergailu bat jartzea leporatuta.

Epaitegiko iturriek adierazi dutenez, Andreuk Etxegarairen hitzak entzun ostean hartu du erabakia. Akusatua, gaur goizean, Auzitegi Nazioanalaren inguruan atxilotu dute, epailearen aurrean borondatez jarri behar zenean.

Erabakian, epaileak adierazi du Etxegaraik, Aitor Cotano Sinderekin eta dagoeneko gertakari horregatik kondenatutako Orkatz Gallastegi Soduperekin batera, 2002ko martxoaren 15ean Getxoko "Iturgitxi kalean kokatutako La Caixaren kutxazainaren ondoan" lehergailu bat jarri zuela.

Leherketak "hainbat kalte eragin zituen beiretan, esparruan eta etxebizitzen eraikin baten azpian kokatua zegoen kutxazainean ere", gaineratu du epaileak bere erabakian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea